Athletic Club

Bideo bat ikastetxe bakoitzean

Bideo bat ikastetxe bakoitzean

Gaurkoan lan saio bikoitza izan dugu Nueva Armenia garifunar herrixkan. Gaurkoa atzo baino askozaz hobeagoa…

Gaurkoan lan saio bikoitza izan dugu Nueva Armenia garifunar herrixkan. Gaurkoa atzo baino askozaz hobeagoa izan zen eta pozarren amaitu dugu. Parrokiara heltzean lehen egunetan entrenatu ditugun umeak ikusi ditugu, inguruko ikastetxeek antolatu duten txapelketan jolasten. Asko poztu gara berriro ikustean eta golak elkarrekin ospatu ditugu. Jakina, (barreak) gure ikasleek txapelarekin amaitu dute lehia.

Arratsaldean bitan banatu gara atzoko ikastetxe bi entrenatzeko eta biharkoan proiektuko azken saioa izango dugu. Entrenamenduaren ostean jai txiki bat antolatu dugu umeentzako, Pedro Nufio ikastetxearen gure neska mutilentzako hain justu ere.

Lan saio bakoitzaren ostean, egon garen ikastetxe guztietan, abesti bat irakatsi diegu, Athletic eta bakoitzaren herria uztartzen saiatzen. Grabatu genuen lehen abestia bidaltzen dizuegu. Ilusio ikaragarria egin zigun hainbeste ume ikusteak gure klubeko ikurra den abestia kantatzen.

Biharkoan gehiago…
Aupa Athletic!