Azken aurreko eguna Boltañan
Ostiralean, Athletic Clubeko emakumezkoen taldea entrenamenduetara itzuli da. Lan saioak Villaboyaseko futbol zelaian izan dira….
Ostiralean, Athletic Clubeko emakumezkoen taldea entrenamenduetara itzuli da. Lan saioak Villaboyaseko futbol zelaian izan dira. Goizean, entrenamendua bukatzeko, zurigorriek bolei partida batzuk jokatu dituzte; Juan Luis Fuentesek jokalariak banatu ditu lau taldeetan eta horrela bukatu ga goizeko entrrenamendua.
Arratsaldean, azken aurreko lan saioa Boltañan. Zurigorriek lan taktikoa egin dute eta ekaitza entrenamendua bukatu ostean heldu zen taldea agurtzeko.
Abuztuaren 9an, Lezamara itzultzeko ordua helduko da. Goizeko bederatzietan, zurigorriek azken entrenamendua egingo dute Boltañan eta eguerdian itzultzeko bidea hasiko da: lehenengoz bazkaltzeko Zaragozan eta arratsaldean, zazpiretan, lehendabiziko lagunarteko partida iritsiko da, Logroñon. ‘Escuelas de Fútbol de Logroño’ taldea izango da arerioa.

