Erreakzioak zozketa dela eta
Josu Urrutiaren balorazioa (bideoa)Carlos Gurpegi kapitainaren iritziz, ‘lehenengo eta behin honaino, Championseraino ekarri gaituena Liga…
Josu Urrutiaren balorazioa (bideoa)
Carlos Gurpegi kapitainaren iritziz, ‘lehenengo eta behin honaino, Championseraino ekarri gaituena Liga izan dela gogoratu nahi dut eta hurrengoan egoteko ezinbestekoa da Liga on bat egitea. Beraz, zozketa baloratzeaz gain, egiten ari garen moduan, Levante irabazi behar dugula gogoratzea gustatuko litzaidake. Multzoari dagokionez, Porto ezagunean da, Europako klasiko bat eta bertan seguru nago milaka zale zurigorri egongo direla. Aitzitik, Bielorrusia eta Ukrainiara egin beharreko bidaiak luzeak dira eta ez zaizkit gehiegi gustatzen, baina Champions horrela da ere’.
Aritz Adurizek, bere aldetik, zera hau esan du: ‘Oporto izen handiko taldea da, jokalariak eta entrenatzaileek ezagutzen gaituzte, baina geuk beraiek ezagutzen ditugun moduan. Lehiatua izango da oso. Shakhtar Donetsk eta Bate Borisoven aurka okerrena bidaiaren iraupena izango da. Dena den, aukerak baditugu final zortzirenetan sartu ahal izateko. Orain, egutegia ezagutu baino lehen, Liga datorkigu eta Levanteren aurka lehen garaipena eskuratu behar dugu’.

