Athletic Club

FC Bartzelona-Athletic Club: txartel salmenta

FC Bartzelona-Athletic Club: txartel salmenta

FC Bartzelonak 400 sarrera bidali dizkio Athletic Club-eri larunbatean, irailaren 13an, Camp Noun jokatuko den…

FC Bartzelonak 400 sarrera bidali dizkio Athletic Club-eri larunbatean, irailaren 13an, Camp Noun jokatuko den partidarako. 150 gordeko ditu Athletic Clubek bere beharrentzako eta bazkideentzat 250 sarrera jarriko ditu salgai.

Sarrerak San Mameseko txarteldegietan har daitezke, bazkide txartela aurkeztuz. Txartel eta pertsona bakoitzeko gehienez bi sarrera salduko dira, sarrera guztiak agortu arte.

Txarteldegien ordutegia honakoa izango da:

Asteazkena, irailak 10, 17:30etatik 20:00etara.

FC Bartzelonak ezarritako prezioa 69 eurokoa da.

Soberan baleude ostegunean, irailak 11an, publikoarentzat ipiniko lirateke salgai, bi sarrera pertsonako, 10:30etatik 13:30 eta 17:30etatik 20:00etara, sarrera guztiak agortu arte.