Athletic Club

Lanak Lezaman: Kontratazio-agiriak

Lanak Lezaman: Kontratazio-agiriak

Lezamako lanak egiteko izapideei ekin die jada Athletic Clubek. Zerbitzu laguntzaileen eraikina, harmaila azpiko aldagelen…

Lezamako lanak egiteko izapideei ekin die jada Athletic Clubek. Zerbitzu laguntzaileen eraikina, harmaila azpiko aldagelen erreforma eta ipar aldeko gunearen urbanizazio berria esleituko dira, beti ere Lezamako Kirol Instalazioen Plan Zuzentzailearen baitako Gauzatzeko Proiektuan jasotzen denez.

Albiste honi itsatsirik doakion estekan dituzte eskuragarri kontratazio-agiriak beren proposamenak aurkeztu nahi dituzten enpresek.

Eskaintzak aurkezteko epea 2014ko urriaren 20ko (astelehena) 12:00etan amaitzen da.