Athletic Club

Athletic Clubeko espedizioa Minsk-en dago

Athletic Clubeko espedizioa Minsk-en dago

Athletic Clubeko espedizioa Minsk-en dago bertan BATE Borisov taldearen aurka UCL-ko Multzoen Faseko bigarren jardunaldiari…

Athletic Clubeko espedizioa Minsk-en dago bertan BATE Borisov taldearen aurka UCL-ko Multzoen Faseko bigarren jardunaldiari dagokion partida irailaren 30ean, asteartean, jokatzeko 20:45etatik aurrera.

Zurigorriek 12.30ean txarter hegaldia hartu dute Bilbon eta, hegazkinean bazkaldu ondoren, 17:00etan (Bielorrusiako orduan) Minsk-eko aireportura heldu dira. Hortik, autobusez, hiriburuko Renaissance Hotelera abiatu dira ostatua hartzeko. Bertan, 20:00etan Ernesto Valverde eta Iker Muniainen prentsaurreko ofiziala izango da. Minsken zerua lainoturik dago eta 12 graduko hozberoa aurkitu dute.

Josu Urrutia presidentea buru dela, bidaia ofizialean 190 pertsona heldu dira. Batzakideak eta lehen taldeko kideez gain, asteartean 15:00etan UEFA Youth League jokatu behar duen taldeko partaideak, zaleak eta 25 kazetari ere etorri dira.