Gabonetako Campusa
Athletic Club Fundazioak Kutxabank-Athletic Gabonak Campusaren edizio berri bat abian jarri du 6 eta 14…
Athletic Club Fundazioak Kutxabank-Athletic Gabonak Campusaren edizio berri bat abian jarri du 6 eta 14 urte bitarteko haurrentzat zuzenduta. Aipaturiko campusa Lezamako kirol instalazioetan bilakatuko da, bi txandetan: lehenengoa, 2014ko abenduak 22,23,26 eta 27, eta bigarrena, 2014ko abenduak 29 eta 30, 2015ko urtarrilaren 2 eta 3.
Ohi denez, larunbatean ate irekien eguna egongo da, beraz, jarduerak gurasoekin, neba-arrebekin eta senideekin egingo dira.
Campusaren ordutegia 9:00etatik 18:00etara izango da lanegunetan, eta larunbatean 10:00etatik 14:00etara. Beti bezala, adin guztietako haurrek gozatu eta hezitzeko aukera izango dute jarduera hauen bitartez. Athletic Clubeko gizonezkoen edo emakumezkoen jokalarien bisita, txangoak Ibaiganera eta San Mames, BECen Gabonetako Ume Parkerako bisita, futboleko lan saioak, igerilekua eta kirol anitzeko jolasak egongo dira. Parte hartzaileei Athletic arropa sorta emango zaie campusean.
Prezioa 190 €-koa da publikoarentzat, eta 175 €-koa, Kutxabank-aren Gaztedi Plana edo “Athletic Club” txartela dutenentzat, Athletic Clubeko bazkide edo bazkide barrientzat ere.
Bi txandak kontratatuz gero, bigarren txandan %5eko deskontu osagarria egingo da. Autobus zerbitzua jasotzeko aukera dago (24 € txanda bakoitzeko, larunbatean izan ezik). Linea mugatuak daude, eskaeraren eta herriaren arabera.
Plaza mugatuak dira. Izena emateko, http://campusdeportivo.com/2014/athletic-navidad/eu/info/ -en sartu edo 902 014 357 telefono zenbakira deitu, abenduaren 15arte.

