Athletic Club

Aholkuak eta jarraibideak Porton

Aholkuak eta jarraibideak Porton

Portugalgo poliziarekin segurtasun bilera izan ondoren, Athletic Clubeko zaleei jakinarazi beharreko informazioa hau da:Topalekua: Avenida…

Portugalgo poliziarekin segurtasun bilera izan ondoren, Athletic Clubeko zaleei jakinarazi beharreko informazioa hau da:

Topalekua: Avenida dos Aliados, Portoko udaletxearen ondoan.

Egunez leku hau zaintzapean egongo da eta zaleak handik zuzenean joan ahal izango dute estadiora.

Partida hasteko gutxi falta dela Portora iristen diren auto eta autobusei STCP parkera joatea gomendatzen zaie, Dragao estadioaren ondoan dago.

Halaber, ondoko dokumentuan datu gehiago luze eta zabal azaltzen dira.