
Athletic Clubeko espedizioa Madrilen dago
Athletic Clubeko espedizioa Madrilen dago
Athletic Clubeko lehen taldeko espedizioa Madrilen dago bertan Ligako hamahirugarren jardunaldiari dagokion partida azaroaren 29an,…
Athletic Clubeko lehen taldeko espedizioa Madrilen dago bertan Ligako hamahirugarren jardunaldiari dagokion partida azaroaren 29an, larunbatean, Getaferen aurka jokatzeko 16:00etatik aurrera (Coliseo Alfonso Perez, Alvarez Izquierdo, C+Liga-GolT).
Zurigorriek 19.40an txarter hegaldia hartu dute Bilbon eta 20:25ean Madrilgo aireportura heldu dira. Hortik, klubeko autobusez, bertako NH Eurobuilding hotelera abiatu dira ostatua hartzeko. Afaria 22:00etan izango da. Madrilen zeru grisa dago, euria eta 9 graduko hozberoa aurkitu dute.
Yolanda Lazaro batzakidea, Jose Angel Iribar Presidentetzaren albokoa eta Jose Mari Amorrortu kirol zuzendaria, espedizio buru izan dira, Ignacio Palaciosekin batera.
