Dena prest BATEren aurka jokatzeko
Dena prest dago Athletic Club-BATE Borisov UEFA Champions Leagueko Multzoen Faseko seigarren jardunaldiari dagokion partidarako…
Dena prest dago Athletic Club-BATE Borisov UEFA Champions Leagueko Multzoen Faseko seigarren jardunaldiari dagokion partidarako (20:45, Daniele Orsato -ITA-, San Mames, C+Liga de Campeones).
Abenduaren 10ean, asteazkenean, eta UEFA arautegian ohikoa den legez, 10:30etatik aitzina bilera antolatzailea burutu da San Mamesen, Markus Stenger UEFAko delegatu alemaniarraren agindupean. Bertan ere, besteak beste, Donald McVicar epaile-begirale, eskoziarra egon da.
Bileraren ondorioz talde bietako janzkeraren koloreak zehaztu dira. Gure aldetik lehen elastikoa eramango dugu, prakak eta galtzerdi beltzekin; atezainek elastiko, praka eta galtzerdi urdinez joango dira. BATE Borisoven aldetik kamiseta, praka eta galtzerdi horiez joango dira. Atezainei dagokienez, janzkera osoa orlegia izango da.
Zelaian ia 50.000 ikusle egongo dira, hauetatik 200 bielorrusiar inguru. Zerua grisa dago Bilbon, 12 graduko hozberoarekin. Partidaren ordurako euria espero da.
Josu Urrutia presidenteak batzakideekin batera bazkari instituzionala egingo du BATE Borisoveko ordezkariekin IbaiganeN.

