Futbol eta giro ona San Mamesen
Euskal Selekzioak 1 Catalunyak 1 Euskal Selekzioak eta Catalunyakoak lagunarteko partida jokatu dute San Mamesen…
Euskal Selekzioak 1 Catalunyak 1
Euskal Selekzioak eta Catalunyakoak lagunarteko partida jokatu dute San Mamesen eta bana egin dute. Adurizek gure selekzioaren lehen gola egin du eta Sergio Garciak banakoa ezarri du atsedenaldia baino lehenago.
Joko ona eta aukera asko, batez ere bisitarien aldetik. Gainera San Mamesen bildu den jendetzak, ia 45.000 pertsona inguru, giro aparta eskaini dio neurketari.

