
Hauteskundeen data: 2015eko martxoak 27
Hauteskundeen data: 2015eko martxoak 27
Athletic Clubeko presidenteak, Josu Urrutiak, prentsaurrekoa eskaini du 2014eko abenduaren 30ean, 13:00etan, Ibaigane Jauregiko egoitzan….
Athletic Clubeko presidenteak, Josu Urrutiak, prentsaurrekoa eskaini du 2014eko abenduaren 30ean, 13:00etan, Ibaigane Jauregiko egoitzan. Bere agerraldian aditzera eman du Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzak erabaki duela hauteskundeak hurrengo 2015eko martxoaren 27an izatea eta klubeko gaur eguneko organo exekutiboa, Josu Urrutia bera buru duela, berrautaketara aurkeztu egingo dela.
Hedabideen galderei erantzunez, Josu Urrutiak gaineratu du bere ustetan hauteskunde data zehaztua izan denez, hautagai orok izango dutela denbora soberan beraien egitarauak lantzeko azken hitza duen Clubeko bazkidegoaren aurrean aurkeztu baino lehenago.
Erakunde zurigorriaren zuzendaritza azken ia lau urteetan egindako lanaren inguruan, Josu Urrutiak uste du bere agindupean dagoen lantaldeak gauzak egoki egin dituela, ekonomiko zein kirol arloan. Izan ere, gogora ekarri du Athletic Club oso talde gaztea denez, denbora behar duela zelaian gauzak hobeto egiteko eta horren harira erantsi du Liga hasieran jasandako
egoera ezegonkorrari buelta emateko gai izan dela eta aurrera begira itxaropentsu egoteko arrazoiak daudela bai Ligan, bai eta Europa Leaguen eta Kopan ere.
