undefined

Dena prest dago Turinen jokatzeko

Dena prest dago Turinen jokatzeko

Dena prest dago Torino FC-Athletic Club UEFA Europa Leagueko final hamaseirenetako joanekoari dagokion partidarako (19.00…

Dena prest dago Torino FC-Athletic Club UEFA Europa Leagueko final hamaseirenetako joanekoari dagokion partidarako (19.00 Turin -Italia-, Michael Koukoulakis -GRE- Estadio Olinpiko, GolT).

Otsailaren 19an, ostegunean, UEFA arautegian ohikoa den legez, 10:30etatik aitzina bilera antolatzailea burutu da Estadio Olinpikoan, Peader Ryan UEFAko delegatu irlandarraren agindupean.

Bileraren ondorioz talde bietako janzkeraren koloreak zehaztu dira. Gure aldetik kamiseta orlegia eramango dugu, praka zuriak eta galtzerdi gorriak; atezainek elastiko, praka eta galtzerdi grisez joango dira. Torino FC taldearen aldetik kamiseta prakak eta galtzerdiak granateak izango dira. Atezainei dagokienez, janzkera osoa urdina izango da.

Zelaia beteta egongo da, 27.000 ikusle inguru egongo dira, hauetatik 1.300 zale zurigorri. Zeru argia Turinen, 5 graduko hozberoa dago, partidaren ordurako 7 gradu espero badira ere.

Ordezkaritza instituzionalak bazkari instituzionala egin du Torino FC taldeko ordezkariekin eta UEFAko delegatuarekin otsailaren 19an bertan.