Athletic Club

2015eko Kopako finalerako sarrerak, inskripzioa

2015eko Kopako finalerako sarrerak, inskripzioa

Inskripzioa: 2015eko apirilaren 22tik, asteazkenean, 10:00etatik, apirilaren 27ra arte, 18:00etara.Zozketa: 2015eko apirilaren 29an, 12:00etan Ibaiganen.Athletic…

Inskripzioa: 2015eko apirilaren 22tik, asteazkenean, 10:00etatik, apirilaren 27ra arte, 18:00etara.

Zozketa: 2015eko apirilaren 29an, 12:00etan Ibaiganen.

Athletic Clubek 37.741 sarrera izango ditu 2014-2015eko Kopako finalaren partidarako, F.C. Bartzelonaren aurka, maiatzaren 30ean, zapatuan, 21:30ean Camp Nou futbol zelaian jokatuko dena. Kopuru horretatik 34.741 izango dira Athletic Clubeko bazkideontzako. Sarreren prezioa 40 €tik 190 €ra izango da.

Gainerako sarrerak, 3.000, Klubeko kirol- eta instituzio- konpromisoetarako eta Athletic Clubeko babesleentzako izango dira.

INSKRIPZIOA NOLA EGIN:

Klubeko web orrialdean, www.athletic-club.eus, egongo den sarrerak eskatzeko formularioa betez, 2015eko apirilaren 22ko, asteazkenean, 10:00etatik, apirilaren 27ko, astelehenean, 18:00etara.

Inskripzioa osatzeko, ezinbestekoa izango da Erabilera Baldintzak, Zozketaren Oinarriak eta Terminoak eta Baldintzak irakurtzea eta onartzea. Arestian aipatu direnak bazkideontzako eskuragarri egongo dira Web Ofizialean (www.athletic-club.eus).