
Atletico Madril-Athletic Club partidarako sarrerak
Atletico Madril-Athletic Club partidarako sarrerak
Atletico Madril-ek 233 sarrera bidali dizkio Athletic Club-eri maiatzaren 2an, larunbatean, Vicente Calderon futbol zelaian…
Atletico Madril-ek 233 sarrera bidali dizkio Athletic Club-eri maiatzaren 2an, larunbatean, Vicente Calderon futbol zelaian jokatuko den partidarako. Sarrera guztiak Bazkideentzat jarriko dira salgai.
Sarrerak San Mames futbol-zelaiko txarteldegietan har daitezke, Bazkide txartela aurkeztuz. Pertsona eta txartel bakoitzeko gehienez bi sarrera salduko dira, sarrera guztiak agortu arte.
Txarteldegien ordutegia honakoa izango da:
Asteazkena, apirilak 29, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara.
Atletico Madril-ek ezarritako prezioa 30 eurotakoa da.
Soberan baleude ostegunean, apirilak 30, ipiniko lirateke salgai publikoarentzat, bi sarrera pertsoneko, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara.
