undefined

Athletic Clubeko espedizioa Madrilen dago

Athletic Clubeko espedizioa Madrilen dago

Athletic Clubeko lehen taldeko espedizioa Madrilen dago, Ligako 35. jardunaldiari dagokion partida maiatzaren 2an, larunbatean,…

Athletic Clubeko lehen taldeko espedizioa Madrilen dago, Ligako 35. jardunaldiari dagokion partida maiatzaren 2an, larunbatean, Atletico Madril taldearen aurka jokatzeko 18:00etatik aurrera (Vicente Calderon, Jaime Latre, C+Liga/GolT).
Zurigorriek 19.00etan txarter hegaldia hartu dute Bilbon eta 19:45ean Madrileko aireportura heldu dira. Hortik, klubeko autobusez, Mirasierra hotelera abiatu dira ostatua hartzeko. Afaria 21:00ean izango da.

Joxe Anjel Iribar, Presidentetzaren albokoa, espedizio buru izan da eta bertan Canal + eta Petronor babesleek antolatutako promozioen lau irabazlek egin dute bidaia.

Madrilen 23 graduko hozberoa dago eta zerua garbi.