Athletic Club

Ebakuntza Iker Muniaini

Ebakuntza Iker Muniaini

Iker Muniain: Jokalariari ebakuntza egin diote maiatzaren 7ko goizean bere ezker belauneko aurreko lotailu gurutzatuaren…

Iker Muniain: Jokalariari ebakuntza egin diote maiatzaren 7ko goizean bere ezker belauneko aurreko lotailu gurutzatuaren haustura konpontzeko Gasteizko Vithas San Jose Ospitalean.

Artroskopia Mikel Sanchez sendagileak eta bere taldeak egin diote, lesioa begizta bikoitzeko lotailuplastiaren bitartez konponduz. Ebakuntza arazorik gabe burutu da eta, arazorik sortu ezean, jokalaria 48 orduz erietxean egongo da etxera itzuli baino lehen.

Datorren astean berregokitzapen funtzionalari ekingo dio, lesio mota hauetan 7-8 hilabetekoa izango dena.

ATHLETIC CLUB ZERBITZU MEDIKOAK