Finala San Mamesen ikusiko da
San Mameseko ateak maiatzaren 30ean irekiko dira Bartzelonara joan ezin izan duten zale zurigorrientzat, azken…
San Mameseko ateak maiatzaren 30ean irekiko dira Bartzelonara joan ezin izan duten zale zurigorrientzat, azken finaletan gertatu den moduan.
Katedralean, sei LED pantaila handi egongo dira prest eta, animazioarekin batera, kontzertuak ere ospatuko dira.
Ateak 19:30ean irekiko dira. Sarrerei dagokienez Athletic Clubeko webgune ofizialean (www.athletic-club.eus) Kutxabankeko kutxazainetan eta Kutxabankeko sarrera salmentaren webgunean (Bizkaia) salduko dira maiatzaren 25eko 10:00etatik aurrera. Sarrerak geratuz gero, San Mameseko txarteldegietan salduko dira maiatzaren 28 eta 29an.
Prezioa 3 euroan egongo da Athletic Clubeko bazkideentzat eta Kutxabankeko bezeroentzat eta 5 euroan publikoarentzat.

