undefined

San Mamesen finala ikusteko egitaraua eta gomendioak

San Mamesen finala ikusteko egitaraua eta gomendioak

San Mamesek bere ateak irekiko ditu Camp Noun jokatuko den Kopako finala zelaian ezarriko diren…

San Mamesek bere ateak irekiko ditu Camp Noun jokatuko den Kopako finala zelaian ezarriko diren pantaila erraldoien bitartez segitu ahal izateko. Ekitaldia dela eta, Athletic Clubek bertaratuko diren guztientzako (50.000 pertsona espero da) egitarau osoaz gain, gomendioak prestatu ditu.

Egitaraua

Ateak 19:30ean irekiko dira.

Sei pantaila erraldoi egongo dira, 8 x 4 metrokoak.
Aurkezleak Ohian Vega eta Ilazki Serrano izango dira.
Enkore-ren kontzertua.
Konexioak Bilboko kaleekin eta Athletic Hiriarekin.
Musika zuzenean.

Gomendioak

Jesarlekuekiko partikularki eta instalazio guztiekiko orokorik, ahalik eta errespetu eta zainketarik handiena erregutzen da. Ez dugu ahaztu behar hurrengo egunean Bilbao Athletic-CF Villanovense Bigarren A Mailera igotzeko kanporaketaren itzuliko partida jokatzen dela. Zentzu honetan, guztiz debekatuta dago soropilera sartzea arratsaldean eta gauean burutuko diren ekitaldi guztietan.

San Mameseko ateetan poltsak zein motxilak miatuko dira. Guztiz debekatuta dago bengalak edota edozein gailu piroteknikorik sartzea. Aldi berean, ezin izango da beira ontzirik, latarik, brick edota plastikozko botilarik sartu. Ez da alkoholik salduko bertan.

Edukiera osoa salduta dagoenez, behin zelaia utzi ezin izango da berriro sartu. Gainera, klubeko enplegatuek eta segurtasun-langileek egin ditzaketen iradokizunei so egitea erregutzen da.

Halaber, gogorarazten dugu kirolean indarkeria prebenitzeko legediaren arabera ikusleek debekatuta dutela:

-Edari alkoholdunak, droga toxikoak, estupefazienteak edo antzeko substantziak sartzea, saltzea, kontsumitzea edo edukitzea, bai eta barrutira horien eraginpean sartzea ere.

-Indarkeria, xenofobia, homofobia, arrazismoa edo parte-hartzaile edo gainerako ikusleenganako arbuioa eragiten duten pankarta, sinbolo edo elementuak sartzea eta erakustea.

-Ekintza bortitzetan, xenofoboetan, homofoboetan edo arrazistetan parte hartzea.

-Armak sartzea edo arma gisa erabil daitezkeen objektuak eta jaurti egin daitezkeenak sartzea.

-Pirotekniako edozer edo tresna ke-sortzaileak sartzea.

-Debeku horiek errespetatzen ez dituena esparrutik bota ahal izango da, eta zehapena jarri ahal izango dio gobernu-agintaritzak.