undefined

San Mames, ESSMA Summit 2016ren egoitza

San Mames, ESSMA Summit 2016ren egoitza

2016ko urtarrilaren 19an eta 20an, San Mames ESSMA Summit 2016ren egoitza. Lionel Dreksler-ek European Stadium…

2016ko urtarrilaren 19an eta 20an, San Mames ESSMA Summit 2016ren egoitza. Lionel Dreksler-ek European Stadium and Safety Management Association fundatu zuen 1996an, irabazi-asmorik gabeko erakundea da, futbol estadioetako kudeaketaren, administrazioaren jasangarritasunaren eta segurtasun neurrien esperientziak eta ezagutza partekatzea helburutzat duena.

ESSMA Summiten lehen bilkura 2015eko urtarrilaren amaieran ospatu zen Municheko Allianz Arenan. Bilera horretan ECAk (European Club Association), EPFL-k (European Professional Futbol Leagues) eta ICCS-ek (International Centre for Sport Security) ere lagundu zuten.

Athletic Clubentzat ESSMA Summiten bigarren edizioaren anfitrioia izateak nazioarteko ezagutza da, erakundeak berak egoitzak aukeratzen baititu estadioaren modeloak pizten duen interesaren arabera. Gainera, aukera paregabea da San Mames nazioartekoan ezagutarazteko, Europako estadiorik garrantzitsuenen arduradunak bilduko dira eta.