undefined

Athletic Clubeko espedizioa Austrian dago

Athletic Clubeko espedizioa Austrian dago

Athletic Clubeko lehen taldeko espedizioa Austrian dago, Leogang herrian, uztailaren 10etik 14ra, egonaldia egiteko. Zurigorriek…

Athletic Clubeko lehen taldeko espedizioa Austrian dago, Leogang herrian, uztailaren 10etik 14ra, egonaldia egiteko.
Zurigorriek 15.50ean txarter hegaldia hartu dute Bilbon eta 17:40ean Salzburgoko aireportura heldu dira.

Hortik, klubeko autobusez, Forsthofgut hotelera abiatu dira ostatua hartzeko. Afaria 21:00etan izango da.

Espedizio ofiziala 42 pertsonak osatu dute, Javier Aldazabal eta Ramon Alkorta batzakideak buru direla.

Austrian 20 graduko hozberoa dago eta zerua garbi.