
Athletic Club, Premier League International Cup-en
Athletic Club, Premier League International Cup-en
Premier League International Cup-en bigarren ediziorako egutegia argitaratu du jada Premier Leaguek eta bertan, bigarren…
Premier League International Cup-en bigarren ediziorako egutegia argitaratu du jada Premier Leaguek eta bertan, bigarren urtez, Athletic Clubek parte hartuko du.
Guztira 16 talde arituko dira, zortzi Ingalaterrakoak eta gainerako zortziak hortik kanpokoak, 2015eko abuztuaren 19tik abenduaren 23ra bitartean.
Iazko denboraldian legez, talde bakoitzak bere multzokoen aurka behin jokatuko du eta lehenengo biak sailkatuko dira final laurdenak, finalerdiak eta finala jokatzeko.
Multzoak honako hauek dira:
Multzo A: Chelsea, Liverpool, Celtic, Benfica.
Multzo B: Everton, Tottenham Hotspur, Porto, Schalke.
Multzo C: Leicester City, Norwich City, Villarreal, PSV Eindhoven.
Multzo D: Athletic Club, Borussia Moenchengladbach, Manchester City, Sunderland.
Athletic Clubek honako partidak jokatuko ditu:
Irailaren 9an, asteazkenean: Borussia Moenchengladbach-Athletic Club, 19:00, Adams Park.
Azaroaren 11an, asteazkenean: Sunderland-Athletic Club, 19:00, Stadium of Light.
Abenduaren 2an, asteazkenean: Manchester City-Athletic Club, 19:00, City Academy Stadium.
