Athletic Club

FC Bartzelona-Athletic Club partidarako sarrerak

FC Bartzelona-Athletic Club partidarako sarrerak

F.C. Bartzelona-k 301 sarrera bidali dizkio Athletic Club-eri abuztuaren 17an, astelehenean, Camp Nou futbol zelaian…

F.C. Bartzelona-k 301 sarrera bidali dizkio Athletic Club-eri abuztuaren 17an, astelehenean, Camp Nou futbol zelaian jokatuko den partidarako. Sarrera guztiak Bazkideentzat jarriko dira salgai.

Sarrerak San Mames futbol-zelaiko txarteldegietan har daitezke, Bazkide txartela aurkeztuz. Pertsona eta txartel bakoitzeko gehienez lau sarrera salduko dira, sarrera guztiak agortu arte.

Txarteldegien ordutegia honakoa izango da:

Asteazkena, abuztuak 12, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara.

F.C. Bartzelona-k ezarritako prezioa 29 eurotakoa da.

Soberan baleude ostegunean, abuztuak 13, ipiniko lirateke salgai publikoarentzat, lau sarrera pertsoneko, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara.