
Athletic ClubeK COTIF-eko finala jokatuko du bihar
Athletic ClubeK COTIF-eko finala jokatuko du bihar
Athletic Club: Ainhoa; Irene, Nekane (min. 50, Maddi), J. Flaviano (min. 61, Jone Ibáñez), Iraia…
Athletic Club: Ainhoa; Irene, Nekane (min. 50, Maddi), J. Flaviano (min. 61, Jone Ibáñez), Iraia (min. 62, Andrea), Eunate, G. Murua, Ibarra (min. 46, A. Vicente), Ainhoa A (min. 46, Alazne), Erika (min. 61, Marta) eta V. Gimbert (min. 50, Maite Oroz).
RCD Espanyol: Andrea; Verges, Inés, Pereira, Anna Molet, Zaira, Julia, Anair, Leticia, Paloma y Gemma.
Arbitroa: José Luis Lagardera; laguntzaileak Javier Sánchez eta Ferrer Sánchez.
Golak:
1-0, min. 2, Ibarra
2-0, min, 47, J. Flaviano
Zurigorriek aurrera hartu zuen markagailuan 2. minutuan. Ibarrak falta bat aprobetxatu zuen Andreari ustekabean harrapatzeko. Handik aurrera, Athletic Club jaun eta jabe izan da eta Espanyol-ek ez zuen arriskurik sortu. Nekaneren aukera iritsi da, baina bere errematea gora joan da. Namibiako Selekzioaren kontrako partida ez bezala, Joseba Agirreren taldeak jokoa arazorik gabe kontrolatu du eta talde kataluniarrak ezin izan du zurigorrien nagusitasunetik atera. Erdigunean, J. Flavianoren lana izugarria izan da, baina Lezamako jokalariak ez du zorterik izan jautiketetan. Lehenengo zatiko azken aukera Nekanerena izan da: Andrearen aurrean, bere jaurtiketa kanpora joan da.
Bigarren zatian, J. Flavianok abantaila handitu du 47. minutuan. Aldaketak heldu dira baina zurigorrien garaipena ez da arriskurik egon. Maddiren jaurtiketa eta Ainhoa Vicentek egindako jokaldia bigarren zatian izandako gol aukerarik onenak izan dira.
Garaipena honi esker, zurigorriek bihar finala jokatuko dute. Aurrean, Valencia CF eta Namibian arteko partida irabazlea egongo da.
