
COTIFeko Torneoa Bilbora, Ibarrak penaltiz lortutako golari esker
COTIFeko Torneoa Bilbora, Ibarrak penaltiz lortutako golari esker
ATHLETIC CLUB 1 VALENCIA CF 0 Athletic Club: Ainhoa; A. Vicente (min. 44, Maite Oroz),…
ATHLETIC CLUB 1
VALENCIA CF 0
Athletic Club: Ainhoa; A. Vicente (min. 44, Maite Oroz), Irene, Nekane (min. 44, Alazne), J. Flaviano, Iraia, Eunate, G. Murua, Ibarra (min. 70, Marta Perea), Erika y V. Gimbert.
Valencia CF: Sullastres; Cintia (min. 41, Salo), Ivana, P. Nicart, Leila (min. 41, Nuria), Beristain (min. 41, Claudia Florentino), Gio, Willy (min. 58, Angy), Carol, Joyce y Mari Paz.
Arbitroa: Alberto Salazar; laguntzaileak Rubén Campo eta Héctor Rodríguez. Txartel gorria atera dio Erikari.
Gola:
1-0, min. 29, Ibarra, penaltiz
Lehendabiziko minutuak nahiko biziak izan dira. Valenciak bi korner atera zituen inolako arriskurik gabe. Athletic Clubeko lehenengo gol aukera 5. minutuan heldu zen: jokaldia ezker albotik hasi zen baina Nekaneren errematea kanpora joan da. Joseba Agirre-ren taldea berriro saiatu da ezker albotik, Ibarra eta Eunateren igoerak baliatuz baina ez du zorteriz izan errematean. Irene erne ibili zen Joyce-ren erdiraketa mozteko. Nekane golaren bila ibili da eta bigarren aukera areatik kanpoko jaurtiketa batez heldu zen. Ordu laurdena igarota, finala ika-mika bihurtu da, baloia area batetik bestera ibili da, baina golik gabe. Valenciaren jokaldirik arriskutsuenak, Joyceren erdiraketak izan dira, baina Mari Pazek ez du asmatu azken metroetan. Athleticek contra erasoetan bilatu zuen Sullastresen atea, baina aurrelariek ez zuten asmatu. Bi minutu beranduago, Beristainen aukera izan zen. Iraia, Nekane eta Flavianoren arteko jokaldia zurigorrien aldeko falta batean bukatu da, baina Ibarrak ondoriorik gabe atera zuen. 28. minutuan, arbitroak zurigorrien aldeko penaltia adierazi zuen Valenciako jokalarik batek baloia eskuz ikutu ondo. Ibarra penaltiren jaurtiketaz arduratu da eta Athleticen gola lortu du.
Bigarren zatian, jokoaren intentsitatea jaitsi da eta zuri-gorrien kontrolari esker, gol aukera gutxi izan du talde valentziarrak. Paula Nicart-en burukada, hamar minutu falta direnean argiena izan da. Sei minutu falta direnean, Erikak bigarren txartel horia ikusi du eta aldagelaren bidea hartu du. Carolek azken jokaldia egin du, baina Ainhoak bere jaurtiketa gelditu du.
