
Kluba |
Athletic Clubeko espedizioa A Coruñan dago
Athletic Clubeko espedizioa A Coruñan dago
Athletic Clubeko espedizioa A Coruñan dago urriaren 18an, igandean, bertako Deportivoren aurka jokatzeko (20:30 C+…
Athletic Clubeko espedizioa A Coruñan dago urriaren 18an, igandean, bertako Deportivoren aurka jokatzeko (20:30 C+ Liga, Santiago Jaime Latre).
Zurigorriek charter hegaldia hartu dute 10:00etan Bilbon eta 10:45ean A Coruñako aireportura heldu dira. Hortik, klubeko autobusean, A Coruñako Hesperia Finisterre hotelera abiatu dira. Bertan 13:30ean bazkalduko dute.
Josu Urrutia presidentea espedizio burua izan da. Harekin batera Jose Angel Corres presidenteordea, Ramon Alkorta batzakidea eta Jose Mari Amorrortu kirol zuzendaria egon dira.
A Coruñan 14 graduko hozberoa dago, lainoturik.
