
Peña Athletic Juvenil sariak, 2014-2015
Peña Athletic Juvenil sariak, 2014-2015
Azaroaren 16an, astelehenean, Peña Athletic Juvenilek, ohikoa den legez 75/76 denboraldiaz geroztik, Ohorezko Gazte Mailako…
Azaroaren 16an, astelehenean, Peña Athletic Juvenilek, ohikoa den legez 75/76 denboraldiaz geroztik, Ohorezko Gazte Mailako taldeari omenezko afaria burutu zuen.
Afariaren ostean Josu Urrutia Athletic Clubeko presidenteak hartu zuen hitza eta baita ere Luis Angel Garcia Castresana Peñako presidenteak eta Erregulartasun eta Grinaren sariak banatu ziren.
Aurtengoan, 40. edizioan, Erregulartasunari saria Gorka Garai Aslak eskuratu du eta Grinarena Unai Nuñez Gestosori eman diote.
Ekitaldian, gazte mailako lantaldeaz gain, Joseba Etxeberria, Ritxi Mendiguren, Silvia Muriel, Borja Lopez, Koldo Asua, Jose Mari Amorrortu, Jose Mari Argoitia, Jose Luis Perez Landeta eta Guillermo Estecha egon ziren. Halaber, Peñen Elkargoaren presidentea den Aitor Pereira ere presente egon zen. Haiekin batera Peñaren bazkide asko ere bertaratu ziren.
Halaber, Txetxu Rojoren presentzia azpimarratu nahiko genuke, omenaldi berri bat eskaini nahi izan baitiogu, bere ibilaldi luzean koloreekiko eta filosofiarekiko erakutsi duen atxikimendua dela eta.
