Butarquen ere ez
CD Leganesek 1 Bilbao Athleticek 0 Bilbao Athleticek 1-0 galdu du CD Leganes taldearen aurka…
CD Leganesek 1 Bilbao Athleticek 0
Bilbao Athleticek 1-0 galdu du CD Leganes taldearen aurka Butarquen. Borja Lazarok partidako gol bakarra egin du. Etxekoak nagusi izan dira lehen zatian eta Alex Remiro atezainaren lan onak min handiagoak ekidin ditu.
Atsedenaldiaren ostean Zigandak aurrealdea indartu du Santamaria Unai Bilbaoren ordez zelairatuz. Aurpegia bestelakoa izan da: Villalibrek zutoinera buruz errematatu du eta Serantes eta Albizuaren artean sortu den nahasmenean gola gertu egon da, baina etxetik kanpoko lehen garaipena zain dago.

