Athletic Club

Bigarren puntua etxetik at

Bigarren puntua etxetik at

CA Osasuna 1 Bilbao Athletic 1 Bilbao Athleticek bana egin du Iruñean Club Atletico Osasunaren…

CA Osasuna 1 Bilbao Athletic 1

Bilbao Athleticek bana egin du Iruñean Club Atletico Osasunaren aurka. Unai Lopezek egin du gure taldearen gola lehen zatian eta Roberto Torresek berdindu du bigarren zatian.

Puntu on bat, etxetik kanpoko bigarren denboraldi honetan, zelai oso zail batean, taldeak bizirik segitzen duela erakusteko.

Eta bide honetatik astelehenean urtea itxiko da San Mamesen Lugoren aurka. Aukera on bat, bide batez, elkartasuna berriro adierazteko, Bizkaiko Gurutze Gorriarentzat ematen den jostailu berri bakoitzeko sarrera bi eskuratu ahal izango baitira partida ikusteko.