Athletic Club

Umeentzako sarrerak Vila-realen aurka

Umeentzako sarrerak Vila-realen aurka

Urtarrilaren 6an San Mamesen 12:00etan Vila-real taldearen aurka jokatuko den partida dela eta, bere seme,…

Urtarrilaren 6an San Mamesen 12:00etan Vila-real taldearen aurka jokatuko den partida dela eta, bere seme, iloba edo beste umeentzako sarrerarik erosi eta batera esertzeko aukera izan nahi duten Bazkideek, Athletic Clubeko web orriko Bazkideen Txokoan apuntatzeko aukera izango dute. Gehienez sarrera bi eros daitezke bazkide bakoitzeko.

Bazkideek San Mameseko txarteldegietan izango dituzte sarrerak erreserbatuta: umeentzako eskatutakoak eta beste bat Bazkidea berarentzat. Guztiak bata bestearen alboan izango dira eta guztiak Hego Harmailan.

Bilketa, www.athletic-club.eus Klubeko gune ofizialean argitaratuko den ezarritako txarteldegien ordutegian izango da.

San Mamesera umeentzako sarrerarekin doan pertsona 15 urtetik beheragokoa izan beharko da. 15 urte edo gehiago balitu Klubak ez lioke baimenik emango sarrera horrekin pasatzeko. Klubeko langileek beharrezkoa den dokumentazioa eska diezaiokete egiaztapenak egiteko.

Bazkidearen txartelaren barra-kodea baliogabetuko da partida honetarako eta bere jesarlekua publikoak erosteko jarriko du Klubak.

Sarreren prezioa 15 eurotakoa da. Zozketaren emaitza hurrengo egunean argitaratuko da.