
Kluba |
Ez da Bartzelonarako zozketarik egongo
Ez da Bartzelonarako zozketarik egongo
FC Bartzelona taldearen aurkako partidarako sarrerak erosteko inskripzio epea behin amaitu eta gero, inskribatu den…
FC Bartzelona taldearen aurkako partidarako sarrerak erosteko inskripzio epea behin amaitu eta gero, inskribatu den bazkide kopurua eskaintzen ziren sarrerena baino txikiago izan denez, ez da zozketarik egongo eta apuntatu diren pertsonak guztiek euren sarrera erosi ahal izango dute. Behean eransten den formularioa bete beharko dute sarrerak erostean.
Sarrerak San Mameseko txarteldegietan erosi ahal izango dira urtarrilaren 23an, larunbatean, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara.
