undefined

Athletic Clubeko espedizioa Bartzelonan dago

Athletic Clubeko espedizioa Bartzelonan dago

Athletic Clubeko espedizioa Bartzelonan dago, urtarrilaren 27an, asteazkenean, FC Bartzelona taldearen aurka Kopako final laurdenetako…

Athletic Clubeko espedizioa Bartzelonan dago, urtarrilaren 27an, asteazkenean, FC Bartzelona taldearen aurka Kopako final laurdenetako itzuliko partidari dagokion lehia jokatzeko (21:30 Movistar +, Hernandez Hernandez).

Zurigorriek charter hegaldia hartu dute 10:35ean Bilbon eta 11:20ean Bartzelonako aireportura heldu dira. Hortik, klubeko autobusez, Crowne Plaza hotelera abiatu dira. Bertan, 14:00etan, bazkalduko dute.

Josu Urrutia presidentea, Silvia Muriel eta Jokin Garatea batzakideak, Joxe Anjel Iribar Presidentetzaren albokoa eta Jose Mari Amorrortu espedizio-buru izan dira.

Zeru argia Bartzelonan, 13 graduko hozberoarekin.