Soberan dauden sarrerak Madrilerako
Athletic Clubek salgai ipiniko ditu San Mameseko txarteldegietan Real Madrilen aurkako partida ikusteko soberan dauden…
Athletic Clubek salgai ipiniko ditu San Mameseko txarteldegietan Real Madrilen aurkako partida ikusteko soberan dauden 59 sarrerak, 35 euroan, otsailaren 11an, ostegunean, 17:30etatik 20:00ak arte.
Gehienez sarrera bi salduko dira pertsona bakoitzeko. Behean eransten den formularioa bete beharko dute sarrerak erostean.

