undefined

AppaAthletic, berba jolas bat

AppaAthletic, berba jolas bat

Otsailaren 29an “AppaAthletic” izeneko APP berria aurkeztu da Bilboko Euskararen Etxean. Aurkezpenean Kultur Kabiako ordezkari…

Otsailaren 29an “AppaAthletic” izeneko APP berria aurkeztu da Bilboko Euskararen Etxean.

Aurkezpenean Kultur Kabiako ordezkari Aritza Escandonekin batera, Jose Angel Iribarrek parte hartu du. APP hau jolas bat da, Athletic Clubi buruzko 200 galderek osatutakoa. Euskaltzaleen Topagunerena den Kultur Kabia enpresak Athletic Club Fundazioaren laguntzaz, besteak beste, sortu du euskarazko aplikazio ludiko hau eta Kultur Kabiako Aritza Escandonek azpimarratu duenez etxeko belaunaldi guztiei zuzenduta dago. “AppaAthletic” berba jolas bat da “Aupa Athletic”-etik datorrena, eta hiru osagai ezinbesteko dituena: euskara, APPak eta Athletic.

-Euskara: Ondo pasatzeko jolasa da, edozein leku eta unetan euskaraz dibertitzeko aukera izango da.

-APPa: Kultur Kabiatik sortu den bigarren APPa da “Lehoiak ametsetan” izenekoarekin batera.

-Athletic: 200 galdera eta erantzunen bidez ikaste prozesu bat planteatu nahi izan da, hartzaileak galderak asmatu edo erratu ahala Athleticen historian gertaturikoak barnera ditzan. Jose Angel Iribarrek azpimarratu du Athleticek euskararekiko konpromisoa hartuta daukala eta App hau didaktikoa eta aberatsa izateaz gain, oso jolas polita dela Kluba bera ezagutarazteko.