
Osvaldo Ardiles Thiking Football film Festival-en egongo da
Osvaldo Ardiles Thiking Football film Festival-en egongo da
Osvaldo Ardiles Bilbon izango da apirilaren 11n Thinking Football Film Festival-en (BBK aretoa, 20:00etan, sarrera…
Osvaldo Ardiles Bilbon izango da apirilaren 11n Thinking Football Film Festival-en (BBK aretoa, 20:00etan, sarrera librea) ESPNren “Blanco, celeste y blanco” (Estatu Batuak, 2014) dokumentalaren proiekzioan. Dokumentalak Ardilesen eta Ricardo Villafren historia kontatzen du Tottenham Hotspur-eko jokalari izan ziren garaian, Maldivetako Gudan izan ziren. Ardilesekin batera gurekin egongo da Camilo Antolini dokumentalaren zuzendaria.
Osvaldo Ardiles, Ingalaterran “Ossie” izenarekin ezaguna dena, futbolaren historiako jokalaririk onenetakoa da. Erdilari trebea, Club Atletico Huracan-eko jokalari izan zen 1978ra arte, Argentinako selekzioarekin 1978ko Munduko Futbol Txapelketa irabazi ondoren Tottenham Hostpur-era traspasatu baitzuten. 1982An Ingalaterra eta Frantzia aurrez aurre jarri zituen Maldivetako gudan, jokalaria Parisera joan zen Paris Saint-Germain-en jokatzera eta Ingalaterrara gatazka amaitu zenean itzuli zen. Ardilesek Swindon Town taldean amaitu zuen bere jokalari ibilbidea, entrenatzaile gisa ere ibilbide luzea izan zuen eta Newcastle United, West Bromwich Albion edo Tottenham Hotspurs bezalako taldeetan ari zen. Gainera ezaguna da historian futbolari buruz egin den filmarik ezagunenean, “Evasion o victoria” parte hartu zuelako Silvester Stallone, Michael Caine edo Pelerekin batera.
Bestetik, Camilo Antolini 100 Bares ekoizpen etxeko bazkide eta zuzendaria da. Bere ibilbide profesionala filma editore gisa hasi zuen “El mismo amor, la misma lluvia”, “El hijo de la novia” filmeetan edo “Vientos de Agua” telesailean. Gainera ekoizle gisa “Metegol” eta “El secreto de sus ojos” filmetan parte hartu zuen. Zenbat publizitate kanpaina zuzendu ondoren Antolinik “Blanco, celeste y blanco” zuzendu zuen, ESPN “30 for 30” dokumental prestigiotsua.
Osvaldo Ardiles eta Camilo Antolini BBK aretoan izango dira ikusleen eskura apirilaren 11n, 20:00etan “Blanco, celeste y blanco” dokumentalaren proiekzioaren ondoren.
