undefined

Fundacion Albacetek 1 Athletic Clubek 3

Fundacion Albacetek 1 Athletic Clubek 3

F. Albacete: Elena; Tere (min. 46, Mushu), Palo, Miri, Leles, Mati, Vane (min. 54, María),…

F. Albacete: Elena; Tere (min. 46, Mushu), Palo, Miri, Leles, Mati, Vane (min. 54, María), Celia, Costa, Alba (min. 36, Carla) eta Eli (min. 54, Aida).

Athletic Club: Ainhoa; Moraza (min. 89, Ibarra), Lizaso (min.E. Merino), Iraia, Y. Corres (min. 84, I. Murua), Eunate, G. Murua, Ainhoa A., Erika, V. Gimbert (min. 87, Maddi) eta Maite.

Arbitroa: Julián Pérez Guimerá, laguntzaileak Julián Sánchez García eta Gregorio Sánchez Pérez. Txartel horia atera dizkie: Leles, Ainhoa A, Lizaso, Y. Corres, G. Murua eta V. Gimberti.

Golak: 0-1, min. 17, Maite; 0-2, min. 24, Maite; 0-3, min. 30, Y. Corres; 1-3, min. 54, Eli.

Bestelakoak: 1.000 ikusle Andrés Iniesta futbol zelaian.

Athletic Clubeko emakumezkoen taldeak garaipena lortu du Albacenten jokatutako partidan. Zurigorriek hiru gol egin dituzte lehenengo zatian Maite Oroz (2) eta Y. Corresek egindako golei esker. Bigarren zatian, Elik etxeko en gola lortu du. Garaipena honi esker zurigorriek beste jardunaldi bat lehenengo postulan jarraituko dute.

Lehenengo hamabost minutuetan ez dira gol aukerarik egon eta zurigorriek izan duten lehena Elenaren ate barrura bukatu zen: Y. Corresek baloia luzatu zuen eta Maite Oroz atzean, azpitik, lehen gola egin zuen. Zazpi minutu bernduago, Morazak eskuin albotik erdiratu zuen eta berriro agertu zen Oroz bigarren zutoinean lehoien abantaila handitzeko. Etxekoak erreakzioaren bila joan ziren eta Albaren burukada kanpora joan zen. Zurigorriek alboak aprobetxatu zituzten Elenaren areara hurbiltzeko eta horrela hirugarrena heldu zen; Kabul honetan Y. Corresek ez zuen huts egin Elenaren aurrean.

Bigarren zatia desberdina izan zen, Etxekoek lerroak aurreratu zituzten Zurigorriek zuten abantaila murrizteko asmoz, baina Lehendabiziko aukera Erikarena izan zen, baina baloia langetan jo ondoren kanpora joan zen. 54 minutuan, Erik Albaceteren gola egin zuen. Handik aurrera gol aukera gutxi egon ziren partidan eta Joseba Agirreren taldek ez zuen arazorik izan garaipena mantentzeko eta azkenean beste garaipena batez itzuli zen. Jardunaldi bat gutxiago helburua lortzeko. Datorren astean atsedena egongo da eta Bi aste barru Collerense egongo da Lezaman.