Thinking Football. Bigarren eguna
Apirilaren 5ean, asteartean, Thinking Football Film Festival zinema eta futbol jaialdiaren bigarren jardunaldia ospatuko da…
Apirilaren 5ean, asteartean, Thinking Football Film Festival zinema eta futbol jaialdiaren bigarren jardunaldia ospatuko da Bilboko BBK Aretoan (Lopez de Haro Kale Nagusia, 19), Athletic Club Fundazioak eta BBK Aretoak antolatuta, Bilboko Udalaren laguntzaz.
18:00etan Sergio Oksman-ek zuzendutako “O futebol” filma proiektatuko da. Errealitatea eta fikzioa nahasten dituen film luze honek Sergio Oksman zuzendariaren eta bere aitaren arteko elkartzea kontatzen du, urteetan hitz egin gabe egon ondoren Brasilgo Munduko Txapelketa elkarrekin ikustea erabakitzen dutenean. Kritikarien hitzetan, urteko film distiratsuenetakoa, bizienetakoa, misteriotsuenetakoa eta perfektuenetakoa.
Aldez aurretik, “Watching the ball” animaziozko film laburra proiektatuko da.
Ondoren, 20:00etan, Pedro Asbeg-ek zuzendutako “Geraldinos” dokumentala proiektatuko da. Maracaná futbol zelai mitikoaren eraldaketaren historia kontatzen du dokumentalak. 1950eko inauguraziotik, Geral (General) deitutako espazioa zeukan; publiko orokorrari zuzendutako espazio horretara edozein pertsona joan zitekeen partida ikustera eta bere iritziak adieraztera. 2014ko Brasilgo Munduko Txapelketarako erreformarekin, espazio hau desagertu egin zen. Harmaila horretako zaleei “geraldinos” esaten zitzaien, eta izenburu bereko dokumentalak harmailaren desagertzea kontatzen digu, egon zen azken hamar partidak erakusten dizkigu eta harmailako kideengana hurbiltzen gaitu. Pedro Asbeg zuzendariak Film Onenaren Publikoaren Saria irabazi zuen 2015eko Thinking Football Film Festival-en, “Democracia em preto e branco” filmarekin.
Pedro Asbeg-ek publikoaren galderei erantzungo die “Geraldinos” dokumentalaren proiekzioaren ondoren.
Edukiera agortu arte sarrera librea izango da. Informazio gehiago, hemen: www.thinkingfootballfilmfestival.com

