undefined

Dena prest Sevillaren aurka jokatzeko

Dena prest Sevillaren aurka jokatzeko

Dena prest dago San Mamesen Athletic Club-Sevilla FC UEFA Europa Leagueko final laurdenetako joaneko partidarako…

Dena prest dago San Mamesen Athletic Club-Sevilla FC UEFA Europa Leagueko final laurdenetako joaneko partidarako (21.05, Mark Clattenburg -ENG- San Mames, Bein Sports).

Apirilaren 7an, ostegunean, UEFA arautegian ohikoa den legez, 10:30etatik aitzina bilera antolatzailea burutu da San Mamesen, Ales Zarvl UEFAko delegatu esloveniarraren agindupean.

Bileraren ondorioz talde bietako janzkeraren koloreak zehaztu dira. Gure aldetik lehen janzkera eramango dugu, eta atezainak elastiko, praka eta galtzerdi orlegiz joango dira. Sevilla FC taldearen aldetik kamiseta eta prakak zuriak izango dira eta galtzerdiak gorriak. Atezainei dagokienez, urdinez jantziko dira.

Zelaian 500 zale andaluziar inguru egongo dira. Euria Zeru grisa Bilbon, 12 gradu eta euria, partidaren ordurako espero diren baldintza antzekoak.

Klubeko ordezkaritzak bazkari instituzionala izango du Ibaiganen Sevillaren ordezkariekin eta UEFAko delegatuarekin apirilaren 7an bertan.