undefined

Aketxek berdindu du, penaltiz azken minutuan

Aketxek berdindu du, penaltiz azken minutuan

Bilbao Athleticek puntu bat erreskatatzea lortu du 90. minutuan, Aketxek penaltiz sartutako golari esker. Minutu…

Bilbao Athleticek puntu bat erreskatatzea lortu du 90. minutuan, Aketxek penaltiz sartutako golari esker. Minutu bat lehenago, Cordoba area barruan sartu da ezker aldetik eta errekortea barrura egitean, atzelari batek lurrera bota du. Berdinketak justizia egin du talde zurigorriak jokoaren kontrol handiago eta gol aukera gehiago -argiena Guarrotxenarena lehen zatian-, izan ditu-eta. Bere aldetik, Mirandesek estrategia jokaldietan sortu du arriskua.

Dena den, Carlos Terrazasen jokalariek markagailuan aurrea hartu dute Aridaneren eskutik, eskuinetik jasotako baloi batez baliatuz bigarren zatian minutu pare bat bete denean. Hortik aurrera, Bilbao Athleticek presioa egin dio aurkariari baina sakontasun eskasarekin, eta Cordobaren zelairatzeak freskotasun handiago eman dio zurigorrien erasoari, penaltiaren jokaldi erabakigarria heldu den arte.