undefined

Athleticek ez du hutsik egin eta irabazi dio Santa Teresari

Athleticek ez du hutsik egin eta irabazi dio Santa Teresari

Athletic Clubek 3 Santa Teresak 1 Athletic: Ainhoa; Moraza, Paredes (min. 68, E. Merino), Lizaso,…

Athletic Clubek 3 Santa Teresak 1

Athletic: Ainhoa; Moraza, Paredes (min. 68, E. Merino), Lizaso, Iraia (min. 74, Irune M.), Y. Corres (min. 82, Jone Ibáñez), Eunate, Ibarra (min. 60, Maite), Ainhoa A., Erika eta V. Gimbert.

Santa Teresa: Mimi; Marisa, Mireya (min. 78, Loli), Estefa, J. Arranz, Lixy, M. Neira, Tamara (min. 65, I. Martínez), Fátima, Carola (min. 82, Nati) eta Chica (min. 89, Gloria).

Arbitroa: Sánchez Asla; Olea Hernández eta Alonso Fernández. Txartel horia erakutsi zion Mireyari.

Bestelakoak: 900 ikusle Lezaman.

Golak: 1-0, min. 10, J. Arranz, bere atean; 2-0, min. 36, Y. Corres; 3-0, min. 66, Y. Corres; 3-1, min. 83, Estefa.

Athletic Clubeko emakumezkoen taldeak 3-1 irabazi dio Santa Teresari. Y. Corresel bi gol egin ditu eta bestea, J. Arranzek bere atean sartu du zurigorrien lehendabiziko gola. Santa Teresaren gola Estefanek egin du. Paredesen lesioa berririk txarrena izan da, 68. minutuan zelaiatik atera zenean.

Zurigorriek erabakita utzi dute partida lehenengo zatian bi golei esker: lehena J. Arranzek, jokalari zurigorria izan zenak, 10. minutuan sartu zuen bere atean; bigarrena, Y. Corresek egin zuen Eunateren erdiraketa aprobetxatu zuenean.

Bigarren zatian, Y. Corresek, buruz, hirugarrena lortu zuen; eskun albotik heldu zen Maiteren erdiraketa eta area barruan aurrelari gazteitarrak ez zuen hutsik egin. Santa Teresaren gola Estefak egin zuen, bere jaurtiketa Ainhoaren bigarren zutoinera joan zen eta Athleticen atezainak ezin zuen gelditu. Maite laugarrana sartzeko aukera izan zuen, baina Mimik kornerrera bidali zuen baloia. Azkenik, Eunateren aukera heldu zen baina baloia, zotoina jo ondoren, kanpora joan zen.