
Athleticek omenaldia egingo die Saioa eta Olabarrieta jokalariei
Athleticek omenaldia egingo die Saioa eta Olabarrieta jokalariei
Maiatzaren 22an, Lezaman, Oiartzunen aurkako lehiaren atarikoetan, Athletic Clubek omenaldia egingo die Amaia Olabarrieta eta…
Maiatzaren 22an, Lezaman, Oiartzunen aurkako lehiaren atarikoetan, Athletic Clubek omenaldia egingo die Amaia Olabarrieta eta Saioa Gonzalez jokalariei. Biek, elastiko zuri-gorria 232 eta 70 aldiz jantzi ondoren, hurrenez hurren, euren kirol ibilbideari amaiera emango diote lesioak direla eta.
Amaia Olabarrietaren debuta 2004ko ekainaren 4an izan zen eta, hamahiru denboralditan Superliga bi -2004/05 eta 2006/07- lortu ditu eta, orain arte, partida gehien jokatu dutenen zerrendan hamargarrena da (232) eta 32 gol egin zituen 2014ko martxoaren 16an Valentziaren aurkako partidan eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatuaren haustura izan zuen arte.
Saioa Gonzalezen debuta 2010eko irailaren 19an izan zen eta sei denboralditan 70 partida jokatu ditu, hiru gol eginez. Saioak ezker belauneko aurreko lotailu gurutzatuaren haustura izan zuen 2013ko apirilaren 14an, Atletico Madrilen aurka Cerro del Espinon jokatu zen partidan.
