undefined

Athletic Herriz Herri

Athletic Herriz Herri

Athletic Club Fundazioak, Athletic Herriz-Herri izeneko jarduera berria aurkezten du. Jolas-ekintza multzo bat da, hurrengo…

Athletic Club Fundazioak, Athletic Herriz-Herri izeneko jarduera berria aurkezten du. Jolas-ekintza multzo bat da, hurrengo hilabeteotan Bizkaiko zenbait herritara txandaka joko duena. Txikienentzako (hiru eta zortzi urteren artean) zuzendutako ekimenari esker jokoguneez, giza-futbolinaz, txikigunez, aurpegi-pintaketaz, iturri eta irudi tailerrez, photocall-ez eta trebetasun jokoan baloi adimenduaz gozatzeko aukera izango dute. Hori guztia musikarekin eta speaker baten laguntzaz girotuko da jai-espirituko jardunaldi batean.

Athletic Herriz Herri ekimenaren asmoa da txikienentzat gozatzeko jolasgunea sortzea, futbolaren ideia jokoa dela azpimarratuz, eta horrela, bere irudi profesionaletik aldenduz. Era berean, jarduera bakoitzean, oro har kirolak, eta bereziki Athletic Clubek irudikatzen dituen baloreak nabarmenduko dira, esaterako, adiskidetasuna, elkarlana, ahaleginaren kultura edota ezberdinarekiko errespetoa.

Athletic Herriz Herri-ren lehen geltokia Mungia izango da, datorren irailaren 11n Torrebillela Parkean, 10:00etik 15:00etara. Hurrengo herrietako izenen eta daten berri dagokionean emango da ezagutzera, egunak hurbiltzen diren heinean. Nahi duenak parte har dezake eta guztiz doanekoa da bertaratzen direnentzat.