Athletic Club

Athletic Clubeko espedizioa Reggio Emilian dago

Athletic Clubeko espedizioa Reggio Emilian dago

Athletic Clubeko lehen taldeko espedizioa Reggio Emilian dago, irailaren 15ean, ostegunean, 19:00etan US Sassuolo taldearen…

Athletic Clubeko lehen taldeko espedizioa Reggio Emilian dago, irailaren 15ean, ostegunean, 19:00etan US Sassuolo taldearen aurka UEFA Europa Leagueko Multzoen Faseko lehen jardunaldiari dagokion partida jokatzeko.

Zurigorriek 10:15ean charter hegaldia hartu dute Bilbon eta 12:00etan Milan/Parmako aireportura heldu dira. Hortik autobusez Reggio Emiliako Remilia hotelera abiatu dira. Bazkaria 13:15ean izango da. Arratsaldean prentsaurrekoa (18:15) eta lan saio ofiziala (19:00) egingo dira Mapei Stadium futbol zelaian.

Josu Urrutia presidentea espedizio buru izan da. Hegaldian 121 pertsonek bidaia egin dute, zaleak barne.
Reggio Emilian zerua garbi dago, 25 graduko hozberoarekin.