
Segurtasun neurriak Interneten erosteko
Segurtasun neurriak Interneten erosteko
Azken hilabeteotan Athletic Clubek lanabes berri bat ezarri du Internet bitartez sarrerak erosteko edota txartelak…
Azken hilabeteotan Athletic Clubek lanabes berri bat ezarri du Internet bitartez sarrerak erosteko edota txartelak aktibatzeko. Plataforma berriak bazkideen erosketak segurtasun mailarik handienarekin egitea ahalbidetzen du.
Gauzak horrela, gaur egun Athletic Clubeko web orrialde ofizialak Saltokiko Terminal are seguruago batekin lan egiten du. Segurtasun maila berri honen ondorioz bazkide batzuk arazoak izan dituzte beren txartelak aktibatzeko.
Honen arrazoia kreditu-txarteletan datza, guztiak ez baitaude prest segurtasun maila horrekin aritzeko. Kasu hauetan erosketa egitean beharrezkoa da finantza-erakundearen bezeroak nortasuna kontrolatzeko erabiltzen den tresnaren bat eskatzea (koordenada txartela, sms mugikorrera etab.)
Oztopo hori gainditzeko nahikoa da bazkideak bere finantza-erakundeari bere kreditu-txartela Saltokiko Terminal seguruarekin jardun gura duela jakinaraztea.
Athletic Clubek goreneko segurtasun maila aukeratzearen arrazoia garbia da: lapurtutako edo bikoiztutako kreditu-txartelen erabilera ekiditea. Esaterako San Mamesen aurtengo denboraldian jokatu den Ligako lehendabiziko partidan, FC Bartzelonaren aurkakoa hain zuzen ere, iruzurrezko erosketa saiakera asko antzeman ziren, azken finean guztiak antzuak izanik, ezarritako segurtasun mailari esker.
