
UEFArako sarreren erosketa Interneten bitartez
UEFArako sarreren erosketa Interneten bitartez
UEFArako abonua esklusibaz erosteko epea amaitu eta gero, Athletic Clubeko bazkideek UEFA Europa Leagueko Multzoen…
UEFArako abonua esklusibaz erosteko epea amaitu eta gero, Athletic Clubeko bazkideek UEFA Europa Leagueko Multzoen Fasean jokatuko diren hiru partiden sarrerak batera erosteko aukera daukate, abonuaren prezioan Klubeko web orrialdearen bitartez, beti ere beren sarrera beste erosle batek ez baldin badu dagoeneko hartu.
Ildo honetan, Athletic Clubek jakinarazi nahi du zerbitzua beranduago hasiko dela, arazo informatikoak direla medio, gaurko arratsaldeko 16:00ak arte konkretuki. Ordu berean publikoarentzako salmenta ere hasiko da.
Halaber, bazkideren batek soilik UEFA Europa Leagueko Multzoen Fasearen partida baterako sarrera erosi nahiko balu, San Mameseko txarteldegien egin beharko luke.
