undefined

Aldeko emaitza Danimarkako partida erabakigarrirako

Aldeko emaitza Danimarkako partida erabakigarrirako

Athletic Clubek 2 Fortuna Hjorringek 1 Athletic Clubek gol bateko abantaila eramango du Danimarkara kanporaketa…

Athletic Clubek 2 Fortuna Hjorringek 1

Athletic Clubek gol bateko abantaila eramango du Danimarkara kanporaketa aurrera ateratzeko datorren astean. Yulema Corresek zurigorrien lehen gola egin zuen lehen zatian etxeko taldeari atsedenaldira aurretik joateko abagunea emanez. Atsedenaldia eta gero lortu zuen talde danimarkarrak berdinketaren gola, Maite Oroz nafarrak ordea, erabakiorra suertatuko zen gola erdietsi zuen talde zurigorriarentzako.

Lehenengo zatian zurigorriek baloiaren jabetza izan zuten baina gol aukera nabarmenik sortu gabe. Iraiak ateratako korner batean iritsi zen lehen aukera, dena den atezain ingelesa oso adi ibili zen arriskua aldentzeko. Joseba Agirreren taldeak eskuin hegaletik aurkitu zuen arriskuleku arestian aipatutako Christensenen areara heltzeko. Moraza igo aldiro, ,zurigorriek gol aukera argi bat izaten zuten. Eta horrela sortu zen Yulema Corresen gola: aurrerali arabarrak buruz eman zion baloia Morazari eta bere erdiraketa Yulemak berak sareratu zuen jaurtiketa bikain baten bidez.

Bigarren zatian daniarrek baloiaren jabetza hartu zuten. Halere, aurten hiru gol daramatzan Luciak, bi aukera on izan zituen bigarrena egiteko; bietan atezain kanpotarrak arriskua kornerrera bidaltzea lortu zuen. Talde daniarrak ere izan zituen bere abaguneak, Olarrek ezker hegaletik izandakoa adibidez. Horrela iritsi zen berdinketa: Karoline Smidtek buruz baloia Ainhoaren ate barruan sartu zuen. Ez zen emaitza ona, eta lehoiak golaren bila joan ziren.Zazpi minuturen faktan iritsi zen zorioneko eta garaipeneko gola: Erikak atzelariak utzitako tartea baliatu eta baloia Maiteri eman zion bigarren gola egiteko. ​