Madrilerako sarrerak
Real Madrid CF taldearen aurkako partidarako sarrerak erosteko inskripzio epea behin amaitu eta gero, inskribatu…
Real Madrid CF taldearen aurkako partidarako sarrerak erosteko inskripzio epea behin amaitu eta gero, inskribatu den bazkide kopurua eskaintzen ziren sarrerena baino txikiago izan denez, ez da zozketarik egongo eta apuntatu diren pertsonak guztiek euren sarrera erosi ahal izango dute. Behean eransten den formularioa bete beharko dute sarrerak erostean eta onuradun bazkideen txartel originalak aurkeztu.
Sarrerak San Mameseko txarteldegietan erosi ahal izango dira urriaren 18an, asteartean, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara.
Soberako sarrerak publikoarentzat salduko dira asteazkenean, urriaren 19an, San Mameseko txarteldegietan 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara.
Sarreren prezioa 35 eurotakoa da.
Sarrera pertsonala eta besterenezina da, beraz, sarreren erabiltzaileen datuak sarreran bertan idatziko dira. Santiago Bernabeun NANa aurkeztu beharko da.

