undefined

Lehoi bihotzaren garaikurra

Lehoi bihotzaren garaikurra

Urriaren 31an, astelehenean, Aymeric Laporte jokalariak ‘Lehoi bihotza’ garaikurra hartuko du. Urtero bezala Zallako Peña…

Urriaren 31an, astelehenean, Aymeric Laporte jokalariak ‘Lehoi bihotza’ garaikurra hartuko du. Urtero bezala Zallako Peña Athleticek gure klubak ordezkatzen dituen baloreekin bat datorren jokalari bat saritzen du. Ekitaldia peñaren egoitzan burutuko da 18:00etatik aurrera.

Gauzak horrela, Aymeric Laporte bat dator sarituen zerrenda luze batekin: Julen Guerrero, Carlos Gurpegi, Joseba Etxeberria, Ismael Urzaiz, Fernando Amorebieta, Javi Martinez, Andoni Iraola, Iker Muniain, Aritz Aduriz, Ander Iturraspe eta Gorka Iraizoz iazko edizioa irabazi zuenarekin ere, besteak beste. Behin, 2008-2009 denboraldian, Fernando Llorente eta Armando Ribeiro berdindurik geratu ziren eta bakoitzak garaikur bana eraman zuen.

Aurreko edizioetan gertatu den legez, ohorezko aurreskua egongo da eta, ostean, hitzaldi txiki bat burutuko da Zallara hurbilduko den delegazio zuri-gorriarekin.