undefined

Asteko ekitaldiak

Asteko ekitaldiak

Asteazken honetan, abenduak 14, arratsaldeko 18.30etan Athletic Clubeko ordezkaritza batek Jose Angel Iribar, atezain ohia…

Asteazken honetan, abenduak 14, arratsaldeko 18.30etan Athletic Clubeko ordezkaritza batek Jose Angel Iribar, atezain ohia lagunduko du Bilboko Udaletxean Iribarrek “2016 Bilboko Ospetsua” saria jasoko duela.

Bestalde, arratsaldeko 19.00etan Max Center-eko Euskaltel dendan sinadura jardunaldia izango da. Hurrengo jokalariak egongo dira: Gorka Elustondo, Beñat Etxebarria eta Iraia Iturregi.

Ostegunean, abenduak 15, 10:00etan, Athletic Clubeko ordezkaritza bat, Josu Urrutia Presidentea buru, Bilboko hiriak UEFA Euro 2020 lehiaketako egoitza gisa izango duen logotipo ofizialaren aurkezpenean izango da, Bilboko Udaletxeko Areto Arabiarrean .

Bestalde, Gorka Iraizozek, Enric Saboritek, Maite Lizasok eta Jone Guarrotxenak EiTBko Telemaratoian dei telefonikoen harreran parte hartuko dute eguerdiko 13.30etan. Jose Angel Iribarrek 20:00etan egingo du.

Egun berean baina eguerdiko 15.00etan Maristas Ikastolan ikasleekin mintzaldi batean Xabi Etxeitak eta Mikel Vesgak parte hartuko dute.