Hirugarren garaipena jarraian
Athletic Clubek 4 Oiartzunek 0 Athletic Clubek 4-0 irabazi dio Oiartzun KEari seigarren jardunaldiko atzeratutako…
Athletic Clubek 4 Oiartzunek 0
Athletic Clubek 4-0 irabazi dio Oiartzun KEari seigarren jardunaldiko atzeratutako partidan. Garaipena honi esker zurigorriek bederatzi puntu gehitu dituzte azken hiru partidetan. Erikak hat trick egin du eta Irune Muruak beste gol egin du 2016ko azken partidan.
Nahiz eta zurigorrigorriak jaun eta jabe izan, Joseba Agirreren taldeak ez du gol aukera nabarmenarik izan lehenengo zatiko hogei minutuetan; Nekane eta Erikaren jaurtiketak Aneren eskuetan bukatu ziren. Yulema Corresek ere ez zuen asmatu 38 minutuan eta bere jaurtikeka kanpora joan zen. Lehen zatiaren azken minutuan Erikak ez zuen huts egin eta Maiteren pasea aprobetxatzen zuen Aneri gola egiteko
Bigarren zatian, zurigorriek gol akera ugari izan zituzten bigarrena egiteko. Nekane lerroen arteko pasea eman zion Erikari, Oiartzungo atezainari driblatu eta bigarrena egin zuen. Hirugarrena, Irune Muruak lortu zuen partida bukatzeko bederatzi minutu falta zirenean. Oraindik Erikaren hirugarren gola falta zen: alboko erdiraketa batez, eta aurrelari zurigorriak ez zuen aukera galdu nahi hat trick egiteko.

